Politika -

Euskara

Udalak UEMAn sartzeagatik jarritako salaketak kendu egin ditu Urquijok

EAJ eta EH Bilduk adostutako Udal Legearen ondorioz egin du atzera Gobernu ordezkariak.

Artxiboko irudia: UEMA
Artxiboko irudia: UEMA
Artxiboko irudia: UEMA

Euskadi Irratia | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak kendu egin ditu Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) sartzeagatik udalen kontra jarritako salaketa guztiak, Euskadi Irratiak zabaldu duenez. EAJk eta EH Bilduk adostutako Udal Legearen ondorioz egin du atzera Gobernu ordezkariak.

Salaketa guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Udal Legea onartu aurretik, apirilaren 15a baino lehen, aurkeztu zituen Carlos Urquijok, baina lege horrek euskara politikak garatzeko eskumena onartzen die udalei.

Beraz, legea indarrean dagoenez, Espainiako Gobernuaren ordezkariak salaketak kentzeko erabakia hartu du orain. Josu Labaka UEMAko presidentea  “pozik” agertu da erabakiarekin.

Epaitegietan, lau udalek zuten auzia zabalik. Zerainen, Ean eta Diman dagoeneko jaso dute horren berri ematen zien jakinarazpena. Berastegin, berriz, datozen egunetan jasotzea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Espainiako Gobernua bideoak Gaurko azken orduko albistea