Politika -

Etxerat

Presoen senideek izan duten aurtengo bosgarren istripua salatu dute

Aitor Agirrebarrenaren lau senidek istripua izan zuten Salamancan, bisitatik bueltan zetozela, salatu du Etxeratek. Santa Maria Portuko espetxean preso dago, etxetik 1.000 kilometro baino gehiagora.

Elkarteko zenbait kidek Donostian egindako elkarretaratzearen irudia. Argazkia: Etxerat
Elkarteko zenbait kidek Donostian egindako elkarretaratzearen irudia. Argazkia: Etxerat
Elkarteko zenbait kidek Donostian egindako elkarretaratzearen irudia. Argazkia: Etxerat

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerak elkarteak salatu du Aitor Agirrebarrena ETAko presoaren lau senidek zirkulazio istripua izan dutela espetxean bisita egin eta gero. Tankera horretako hirugarren istripua izan da hilabetean, eta bosgarrena aurten, elkartearen esanetan. Horregatik, sakabanaketa politika bukatzeko deia egin du.

Etxeratek prentsaurrekoa eskaini du Donostian, gertatutakoaren berri emateko. Kontatu duenez, Agirrebarrena Puerto de Santa Maria espetxean dago, "etxetik 1.000 kilometrora baino gehiagora", eta bisita egin zioten lau senidek istripua izan dute Salamancan, bueltan zeudela.

"Ez da inor larri zauritu, baina zirkulazio istripua izanik, ez dago kalte txikirik, batik bat behartutako desplazamendua izanik", adierazi du.

"Istripu honekin bete egin al da sufrimendu kuotaren bat?", galdetu dute elkartetik.

Etxerat Iñigo Urkullu lehendakariari ere zuzendu zaio, eta presoen senideek "zenbat isiltasun gehiago" itxaron beharko duten galdetu dio.

Ekarteak salatu duenez, sakabanaketa politikak "preso politikoen lagunen bizkarrean utzi du xantaiaren eta mehatxuaren pisua". Horren ildotik, azken 27 urteetan "ehunka kaltedun" izan direla eta 16 pertsona hil direla ohartarazi du. "Ez gaude prest ondorio horiek estaltzeko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Donostia albisteak Presoak albisteak Eguneko albisteak