Politika -

Inkesta / E26ko hauteskundeak

EiTB Focus: EAEko hiru biztanletik bik A20ko botoa errepikatuko dute

EiTB Focus inkestaren arabera, EAEko boto-emaileen % 14k ez dute oraindik erabaki zer bozkatu ekainaren 26ko hauteskunde orokorretan.

EAEko biztanleen % 65,2k A20ko botoa errepikatuko dute

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko hiru boto-emailetik bik abenduaren 20an eman zuten boto berdina emango dute ekainaren 26ko hauteskunde orokorretan. Gainera, % 14k ez dute erabaki oraindik zer bozkatu, hirugarren EiTB Focus makroinkestaren arabera.

Hain zuzen ere, galdekatutako pertsonen % 65,2k ez dute aldatuko euren botoa, eta % 13,9k, aldiz, beste alderdi baten alde bozkatuko dute.

Bihar, ostirala, udazkenean egitekoak diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko inkesta bat publikatuko dute EiTBko hedabideek.

Balizko itunak eta agintarien zintzotasuna

Inkestan galdera gehiago egin dituzte, hala nola nor nahiago den presidenterako edo zein hauteskunde itun nahiago diren.

Horren ildotik, presidente batek zer ezaugarri izan beharko lukeen galderaren aurrean, % 67,4k "zintzotasuna" erantzun dute. Ondoren "kudeaketa ahalmena" (% 10) eta "lider ona izatea" (% 7,2) daude.

POLITIKARIEN EZAUGARRI  NAGUSIA  EITB FOCUS 16/06/2016

Bestalde, % 54,8k ez dute lehentasunik zehaztu presidente kargurako nor nahiago duten galdetuta. % 22k Pablo Iglesias aipatu dute, baina % 42,7k uste dute Mariano Rajoy izango dela.

HURRENGO PRESIDENTEA EITB FOCUS 16/06/2016

Itunei dagokienez, % 27,8k Unidos Podemos-PSOE nahiago dute. Eta nortzuek aginduko duten galdetuta, % 14,1ek uste dute PPk eta Ciudadanosek egingo dutela, eta % 13,7k Unidos Podemosek eta PSOEk egingo dutela.

GOBERNU KOALIZIOAK EITB FOCUS 16/06/2016

Fitxa teknikoa

EiTB Focus Gizaker enpresak EiTBrentzat egindako ikerketa soziologikoa da. 1.200 pertsonari (400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan) telefonoz galdetuta eginda dago, % 95eko konfiantza mailarekin.

Lagina zoriz hautatua izan da, eta lurralde historikoaren, udalerriaren eta generoaren arabera geruzatuta dago.

Inkesten % 23,1 euskaraz egina daude, eta, beste % 76,9ak, aldiz, gaztelaniaz.

Emaitzak herrien tamainaren arabera haztatuta daude.

Inkestak ekainaren 8an eta 9an egin zituzten. Elkarrizketaren iraupena 8 minutu eta 7 segundokoa izan da batez beste. Luzeena 21 minutukoa izan da, eta, laburrena, 5 minutukoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Politika albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskunde orokorrak Espainian Espainia argazkiak Albisteak EiTB Focus albisteak