Politika -

Kereila

Gorenak ez du Garzonen eskaera onartu eta ez du Varela errefusatuko

Epaileak guztiz baztertu du eskaria eta erabakiak ez du helegiterako aukerarik uzten. Garzoni frankismoko desagerpenen ikerketa abiatzeagatik ireki zitzaion auziko instruktorea da Varela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andres Martinez Arrieta Auzitegi Goreneko epaileak baztertu egin du Luciano Varela errefusatzea, Garzonen eskariaren kontra. Garzoni frankismo eta Gerra Zibil garaiko desagerpenen ikerketa abiatzeagatik ireki zitzaion auziko instruktorea da Varela.

Auzitegi Goreneko iturriek jakitera eman dutenez, Martinez Arrietak guztiz baztertu du errefusatzea, tramite beharrik gabe, eta erabakiak ez du helegiterako aukerarik uzten.

Bai Fiskaltzak bai Garzonen kontrako akusazioak (Falange Española de las Jons, Manos Limpias eta Libertad e Identidad), eta Valerak berak ere, errefusatzeko eskakizuna bazter zedila eskatu zuten, instruktoreak auzian interes pertsonal zuzenik edo zeharkakorik ere ez duela iritzita.

Autoan adostu dutenez, Varelak jarraituko du orain auziaren instrukzioarekin, izan ere, Julian Sanchez Melgarrek ordezkatu zuen errefusatzeko eskaera argitu bitartean.

Orain, Varelak ahozko epaiketaren irekiera autoaren zain daude. Garzoni prebarikazioa leporatzen diote, eta ahozko epaiketa irekitzen denean, Auzitegi Nazionaleko epailea behin behinean lanik gabe utziko dute.

Gonzalo Martinez-Fresneda Garzonen abokatuak apirila amaieran aurkeztu zuen Varela errefusatzeko eskaria, instruktoreak auzian "interes zuzena" zuelakoan eta partzial jokatzea leporatu zion akusazioei, legeak aurreikusten duenera egokitzeko, akusazio-idatziak alda zitzatela eskatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea