Politika -
GURE ESKU DAGO
Ekainaren 5eko galdeketetan parte hartuko duten herriak
Gipuzkoako 32 herritan, Ispasterren (Bizkaia) eta Aramaion (Araban) egingo dituzte galderak, 09:00etatik hasita. Behin betiko datuak, berriz, 22:00ak aldera emango dituzte jakitera.
Maider Beistegi | EITB.EUS
125.000 herritar daude, gaur, ekainak 5, erabakitzeko eskubidearen alde, Gure Esku Dago ekimenak antolatutako herri galdeketetan parte hartzera.
Gipuzkoako 32 herritan, Ispasterren (Bizkaia) eta Aramaion (Araban) egingo dituzte galderak, 09:00etatik hasita. 113 mahai jarri dituzte eta programa informatikoa erabiliko dute herritar bakoitzak bi aldiz bozkatzen ez duela bermatzeko.
Parte-hartze datuei dagokienez, 12:30ean, 17:00etan eta 20:00etan jakinaraziko dituzte. Behin betiko datuak, berriz, 22:00ak aldera emango dituzte jakitera.
Hauek dira ekainaren 5eko galdeketetan parte hartuko dute herriak:
Goierri
1-Altzaga
2-Arama
3-Ataun
4-Beasain
5-Itsaso
6-Ezkio
7-Gabiria
8-Gaintza
9-Idiazabal
10-Itsasondo
11-Lazkao
12-Legazpi
13-Legorreta
14-Mutiloa
15-Olaberria
16-Ordizia
17-Omaiztegi
18-Segura
19-Urretxu
20-Zaldibia
21-Zegama
22-Zerain
23-Zumarraga
Debagoiena
24-Arrasate
25-Bergara
26-Oñati
27-Aretxabaleta
28-Eskoriatza
29-Antzuola
30-Aramaio
31-Elgeta
32-Leintz-Gatzaga
33-Azpeitia
34-Ispaster