Politika -

EAE-ko hauteskundeak

Iñigo Lamarcak errefusatu egin du Podemosekin legebiltzarkide izatea

Alderdi moreak EAEko hauteskundeetako zerrendetan aurkeztea eskaini dio, baina Ararteko ohiak ezezkoa eman dio politikagintzan sartzeari.

Iñigo Lamarca Ararteko ohia. EiTB
Iñigo Lamarca Ararteko ohia. EiTB
Iñigo Lamarca Ararteko ohia. EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Lamarca Ararteko ohiak errefusatu egin du udazkenean egitekoak diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Podemoseko zerrendetan hautagai izatea, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.

Alderdi moreak Gipuzkoako Batzar Nagusietan dituen ordezkariek egin zioten eskaintza Lamarcari, erakunde horretan abokatu baita, baina hark ezezkoa eman dio politikagintzan barrena egiteari.

Maiatzean, Garbiñe Biurrun epaileak Podemosen lehendakarigaia izatea errefusatu zuen, "konpromiso pertsonalei, sozialei eta profesionalei ezetz esatea" ekarriko liokeelako.

Nolanahi ere, Lamarcari legebiltzarkide izateko hautagai izatea eskaini diote, ez lehendakarigai izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak EAEko hauteskundeak 2024 Arartekoa Gaurko azken orduko albistea Podemos bideoak Podemos Ahal Dugu Euskadi