Politika -

Auzitegi Nazionala

Lau otxandiar epaituko dituzte eraildako ETAko kide bat omentzearren

Fiskaltzak bi urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatzen du terrorismoa goratzeagatik. Lucia Urigoitia Guardia Zibilak hil zuen 1987an segada baten.

Atxiloketen kontrako protesta, Otxandion. Argazkia: EiTB
Atxiloketen kontrako protesta, Otxandion.
Atxiloketen kontrako protesta, Otxandion. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Otxandioko lau herritar epaituko ditu gaurtik aurrera Lucia Urigoitiaren omenaldian terrorismoa goratzea leporatuta. Guardia Zibilak 1987an, segada batean, tirokatuta hil zuen Lucia Urigoitia ETAko kidearen omenaldian parte hartzeagatik atxilotu zituzten.

Aitor Uribe, Asier Duran, Amaiur Lopez de la Calle eta Miren Jones Soloetari bi urte eta erdiko kartzela-zigorra jartzea, bederatzi urteko gaitasungabetzea eta 5.400 euroko multak eskatzen ditu Fiskaltzak.

Gainera, Jose Perals fiskalak hiru urteko askatasun zaindua eskatuko du Soloetarentzat, aurrekariak dituelako.

2015eko uztailaren 25ean, Otxandioko jaietan, 18:20 aldera, Aitor Uribek eta Miren Jone Soloetak Urigoitiren omenezko metalezko xafla bat jarri omen zuten herriko Elixoste kalean. Bertan ETAko kidearen aurpegia agertzen zen.

Fiskalaren salaketaren arabera, Uribek omenaldiko megafonia jarri zuen, Duranek bozgorailuak jartzen lagundu zuen, eta Lopez de la Callek loreak eraman zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Azken ordukoa Bizkaia Delituak argazkiak ETA gaur Epaiketak bideoak Albisteak Manifestazioak Durangaldea Arratia-Nerbioi azken ordukoa