Politika -
EH BILDU - EUSKO LEGEBILTZARRA
Josu Estarronak beteko du Hasier Arraizen kargua Eusko Legebiltzarrean
Legegintzaldia amaitzeko hilabete batzuk soilik gelditzen direnean, Estarronak hartuko du Hasier Arraizen tokia Justizia Auzitegi Nagusiak kargua betetzeko gaitasunik gabe utzi eta gero.
EITB.EUS
Josu Estarrona, 35 urteko gasteiztarrak beteko du Hasier Arraizen tokia Legebiltzarrean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak kargua betetzeko gaitasunik gabe utzi eta gero. Arraizek legebiltzarkide izateari utzi zion pasa den astean eta, Estarrona izango da haren ordez sartuko dena.
Estarrona, EH Bilduren Legebiltzarreko taldean eta koalizioaren egitura politikoan jardun da legealdian zehar. Musikologian lizentziatua, legebiltzarkide berriak goi mailako titulazioa du zeharkako txirula espezialitatean eta Altsasuko Musika eta Dantza Patronatuko zuzendaria izan da. Halaber, Eusko Ikasketen espezialitatean graduondokoa du, giza, gizarte eta natur zientzietan.