Politika -

Atxiloketa Araban

Pertsona bat atxilotu dute Amurrion, terrorismoa goratzea egotzita

Guardia Zibilak deklarazioa hartu ostean aske utzi dute. ETAren anagramarekin agertutako pankarta batekin lotzen dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Galder Barbado atxilotu du Amurrioko (Araban) herriko tabernan, terrorismoa goratu duelakoan.

Barne Ministerioak 'Gazte Danbada 2016' topaketaren antolatzaileetako bat izan zela dio eta, ondorioz, jaialdi hartan ETAren anagramarekin agertu omen zen pankarta baten erantzuletzat jo du.

Ernai eta Aitzina ezker abertzalearen gazte erakundeek antolatutako topagunea joan den martxoan ospatu zen, Laudion.

Barbado Guardia Zibilaren Gasteizko kuartelera eraman dute, eta, deklarazioa hartu ostean, aske utzi dute.

Atxiloketa salatzeko elkarretaratzea deitu dute Amurrion 12:00etan, eta manifestazioa, 20:00etan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Politika albisteak Araba Euskadi Ta Askatasuna albisteak Albisteak Aiarako kuadrilla