Politika -

Sare europarra

Nafarroan ETB ikusi ahal izatea eskatu du hizkuntza gutxituen sareak

NPLDk gutuna igorri dio Europako Kontseiluari, emisioak itzul daitezen.

ETBk maiatzaren 5ean eten zuen Nafarroako emisioa, Industria Ministerioak behartuta. EFE
ETBk maiatzaren 5ean eten zuen Nafarroako emisioa, Industria Ministerioak behartuta. EFE
ETBk maiatzaren 5ean eten zuen Nafarroako emisioa, Industria Ministerioak behartuta. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde eta Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarreko (NPLD) presidenteak jakinarazi du gutuna bidali diola Europako Kontseiluari, Hizkuntza Eskubideen Europako Kartaren adituen batzordeari, ETB berriro ere Nafarroan ikusi ahal izateko bultza dezan.

NPLD sarea urteko Batzar Nagusia egiten ari da Bilbon, eta Baztarrika prentsaurrekoan agertu da bileraren nondik norakoak azaltzeko, erakundearen txandakako presidentea baita.

Horrela, Baztarrikak adierazi du ETBren Nafarroako emisioa eteteko agindua Hizkuntza Eskubideen Europako Kartaren "letraren eta espirituaren kontrakoa"  dela, eta gogorarazi du Eurokartaren adituen batzordeak hiru urtero egiten duen ebaluazio txostenean "behin eta berriz" agertu den gomendioa izan dela "ETB euskararen lurralde guztietan, eta beraz, Nafarroan ere, ikusteko erraztasun guztiak sortzea".

Hori horrela izanik, Baztarrikak jakinarazi du Eurokartaren adituen batzordeari Estrasburgora gutuna bidali diola NPLDren izenean, Nafarroan ETBren emisioekin gertatutakoa jakinarazteko, eta eskatzeko "egokien ikusten duen moduan, berak ere bultza egin dezala egoera hau gainditzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Politika EB Nafarroa Zer ari da gertatzen Europan? Gaurko azken orduko albistea