Politika -

EAE-ko hauteskundeak

Hauteskunde Batzordeak ez du iraila baino lehen ebatziko Otegiri buruz

Hauteskunde Batzordeak ezin du erabakirik hartu hautagaitza ofizial egin arte.

Arnaldo Otegi. EiTB
Arnaldo Otegi. EiTB
Arnaldo Otegi. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Hauteskunde Batzordeak ez du iraila baino lehen erabakiko Arnaldo Otegi EH Bilduko lehendakarigaia izan daitekeen udazkenean egitekoak diren Eusko Legebiltzarreko bozetan.

Gaur goizean, Consuelo Madrigal Estatuko fiskal nagusiak iragarri du Hauteskunde Batzordeari jakinaraziko diola Otegi gaitasungabetuta dagoela.

Buruzagi abertzalearen hautagaitza ez da iraila baino lehen erroldatuko Hauteskunde Batzordean, eta, horregatik, erakunde horrek ezingo du ezer ebatzi eskaera ofiziala jaso arte. Gainera, oraindik ez dago osatuta batzordea.

Bateragune auziaren baitan, Auzitegi Nazionalak 10 urteko espetxe zigorra ezarri zion Otegiri (Gorenak 6 eta erdira jaitsi zuen), eta, gainera, sufragio pasiboa egikaritzea eta kargu publikoan aritzea ere debekatu zion.

Hala ere, Sortuk eta ezker abertzalearen abokatuek uste dute Otegi lehendakarigai izan daitekeela, kondenan "akats" bat dagoelako. Izan ere, epaiak ez du zehazten zer kargu publiko dituen debekatuta.

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideari berdin gertatu zitzaion: terrorismo kondena bat ezarri zioten, eta gaitasungabetu egin zuten, baina debeku hori baliogabe geratu zen, debekatutako karguak zehaztu ez zizkiotelako.

Nolanahi ere, hainbat juristak ohartarazi dute bi kasuen artean badagoela ezberdintasun giltzarri bat: kargu publikoan aritzea ez ezik, Otegiri sufragio pasiboa egikaritzea ere debekatu diotela.

Hauteskunde Batzordeak erabakiko du Otegi hautagai izan daitekeen, baina, ondoren, auzitara jo daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Otegi albisteak Politika albisteak Sorturen azken albisteak Eusko Legebiltzarra EAE albisteak Hauteskundeak Euskadin EH Bildu Nafarroa Albisteak