Politika -
Madrilgo epaitegia
Marotok Barcenas iraintzea egotzita deklaratuko du asteazken honetan
Madrilgo epaitegi batean deklaratuko du, PPko diruzain ohiak kereila jarri baitzuen haren aurka.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Javier Maroto PPko Sektore Ekintzako idazkariordeak inputatu gisa deklaratuko du asteazken honetan, Madrilgo epaitegi batean, Luis Barcenas PPko diruzain ohiak irainak eta gezurrak egotzita haren kontra jarritako kereilagatik.
Gasteizko alkate ohiak Barcenasen aurka egin zuen uztailean, Telecincon.
Orduan, Barcenasek "nazka" ematen diola eta PPko diruzain ohia "gaizkilea" dela esan zuen, ondoren "ustezko gaizkilea" dela zuzendu bazuen ere.
Barcenasek kereila aurkeztu zuen haren aurka, eta epaileak onartu egin du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea