Politika -

Ebazpena, irmoa

AVTk eta DyJk ez dute helegitea aurkeztuko 'Egunkaria'ren aurka

Auzitegi Gorenean ere galdu egingo luketela uste dute, eta horregatik baztertu dute errekurtsoa aurkeztea. Horrenbeztez, bost auzipetuen absoluzioa irmoa eta behin betikoa da dagoeneko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) eta Dignidad y Justiciak (DyJ) ez dute helegitea jarriko Auzitegi Konstituzionalean ''Egunkaria auzi''ko epaiaren aurka.

Horrenbestez, Martxelo Otamendiren, Iñaki Uriaren, Joan Mari Torrealdairen, Txema Auzmendiren eta Xabier Oleagaren absoluzioa irmoa eta behin betikoa da dagoeneko.

Bi elkarteek azaldu dutenez, Gorenean ere galtzaile izango liratekeelako hartu dute erabakia.

Bere epaian, Javier Gomez Bermudez epailea presidente zuen epaimahaiak absolbitu egin zituen ETAko kide izateko akusaziotik, ez zutelako "inolako harremanik" erakundearekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea