Politika -

Auzitegi Nazionala

Udalbiltzaren aldeko ekitaldiak debekatzea eskatu dute

Eskaera Dignidad y Justicia elkarteak egin du, bere ustez Udalbiltza babesteko elkarretaratzeen atzean Batasunaren ekitaldiak daudelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dignidad y Justicia elkarteak legez kanpo dagoen Udalbiltza Kursaala babesteko ekitaldi bat debekatzea eskatu dio Auzitegi Nazionalari. Ekintza Bilboko Udalaren, eta Euskal Herriko beste hainbat udalen, aurrean egitea aurrikusita dago.

Daniel Portero da Dignidad y Justiciaren presidentea eta Auzitegi Nazionalaren Zigor-Arloko lehenengo Salan egin du ekitaldia debekatzeko eskaera "Botere Judiziala eta espainiar Estatuaren" laido larria dela uste dutelako.

Eskaeran ekitaldia debekatzea eskatu dute&' || 'nbsp; Udalbiltza babesteko elkarretaratzeen atzean Batasunaren ekitaldiak daudela uste dutelako. "Ekitaldia ezin da biltzeko eskubidea edo adierazpen askatasunaren babesean egin"

"Bai Udalbiltzari Sareak" bultzatutako ekitaldia gaur 20:00etan egitea aurrikusita dago. Dignidad y Justiciaren idatziarekin batera, hainbat hedabideek emandako informazioak gaineratu dituzte. Egunkariek adierazitakoaren arabera, zazpi urte bete dira Baltasar Garzon epaileak Udalbiltzaren kontrako operazioa zabaldu zuenetik, eta hori da ekintzaren arrazoia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea