Politika -
ETB Nafarroan
Beste telebista-seinale batzuen legezkotasuna aztertuko du Nafarroak
Nafarroako Kontseiluak Aragoiko Telebista Nafarroan emititzeko araudia nahiz ETB Kantabrian eta Errioxan ikustea ahalbidetzen duen legedia aztertuko ditu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskal Telebistaren emisioa eten ostean, Nafarroako Kontseiluak Aragoiko Telebista Nafarroan emititzeko araudia nahiz ETB Kantabrian eta Errioxan ikusteko legedia aztertuko ditu.
Hala eskatu dio Foru Parlamentuak, Ainhoa Aznarez presidentearen bitartez, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak onartutako eskaera baten ondotik.
Bestalde, 2015eko azaroaren 14tik aurrera ETBk egindako egokitzearen legezkotasunari buruzko aginduaren xehetasunak biltzen dituen dokumentazioa eskatuko dizkio Nafarroako Parlamentuko Mahaiak Industria Ministerioari, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzari eta Foru Gobernuari.
UPNren Gobernuak 2015ean salatu zuen ETBk baimenik gabe erabiltzen zituela seinalea zabaltzeko kanalak. Salaketa hori aintzat hartuta, Industria Ministerioak ETBren seinalea Nafarroan eteteko agindua eman zuen. Maiatzaren 5az geroztik ezin daiteke ETB Nafarroan ikusi.