Politika -

Ekainaren 26ko hauteskundeak

EH Bilduk proposatu dio Unidos Podemosi gizarte-eraldatzea babestea

Oskar Matute bozeramaileak esan dio Podemos eta IUren koalizioari gizarte-eraldatzearen aldeko politikak babestuko dituela Madrilen, baldin eta Unidos Podemosek Euskadin EH Bildukoak babesten baditu.

Oskar Matute, larunbat honetako ekitaldian. Argazkia: EFE.
Oskar Matute, larunbat honetako ekitaldian. Argazkia: EFE.
Oskar Matute, larunbat honetako ekitaldian. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oskar Matute EH Bilduko bozeramaile eta Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak esan dio Unidos Podemosi "gizarte-eraldatzearen aldeko politikak" babestuko dituela Diputatuen Kongresuan, baldin eta sortu berri den koalizioak EH Bildurenak babesten baditu Euskadin: "Zergatik ez hemen adostu eta landu, han defendatzeko?", galdetu du Matutek.

Gainera, bermatu du EH Bilduk botoaren balio bikoitza erabiliko duela Diputatuen Kongresuan; izan ere, "gizarte-eraldatzerako subiranotasunera darama, eta, halaber, aldaketarako ere balio du".

"Euskal gizartearen bizitzari duintasuna emateko helburuak"

Bilbon emandako prentsaurreko batean, Matutek aurkeztu du zein neurri adostu dituen EH Bilduk arlo sozioekonomikoan; Matutek defendatu ditu helburu zehatzak, "euskal gizartearen bizitzari duintasuna emateko"; helburuok Euskal Herrian garatu behar dira, eta nonahi egin behar da horien alde, "Madrilen edo Europan ere".

Gizarte-eraldatzearen aldeko politikak eramatea xede, Matutek galdetu du: "Zergatik ez ditugu hemen adosten eta lantzen aukera horiek, Madrilen elkarrekin defendatzeko?". Aldaketa, Matuteren esanetan, "ezin da izan gauza bat astelehenean, beste bat asteartean, eta, asteazkenean, bestelako gauza bat".

"Jarduerari ekin"

Bozeramaileak deia egin du "ausartak izateko eta jarduerari ekiteko". Aipamena egin die EH Bilduk larunbat honetan adostutako industria-, enplegu- eta pentsio duinetarako planei; asmoa da akordio zabalak lortzea, planak gauzatu eta abian jarri ahal izateko.

"Unidos Podemos koalizioari egin nahi diogun galdera honakoa da: prest al daude lan egiteko arlo hauetan, enplegu-plan batean, plan industrial batean eta pentsio duinak lortzeko plan batean? Prest al daude hemen ezartzen hasteko? Hori egiteko prest badaude, gu ere berdin egongo gara han defendatzeko, Diputatuen Kongresuan", zehaztu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Hauteskunde orokorrak Alderdi politikoak bideoak EH Bildu Bizkaia Gaurko azken orduko albistea Podemos