Politika -
Hauteskundeak
'Unidos Podemos', Iglesiasen eta Garzonen koalizioa hauteskundeetarako
Podemoseko eta Izquierda Unidako liderrek twitter bidez jakinarazi dute albistea, ia aldi berean.
Agentziak | Erredakzioa
Podemos eta Izquierda Unida elkarrekin joango dira ekainaren 26ko hauteskundeetan, Unidos Podemos izenpean. Azkenik, ez da Alberto Garzonen alderdiaren izena oso-osorik agertzen.
Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak iragarri du twitter bidez. Minutu batzuk beranduago, Alberto Garzon IUko bozeramaileak jakinarazi du, sare sozial berean. "Badaukagu izena: UNIDOS PODEMOS. Ohorea da bide hau zurekin egitea, Alberto Garzon", zioen Iglesiasen mezuak. Bere aldetik, Garzonen mezuak zera zioen: "Badaukagu izena: UNIDOS PODEMOS. Gustura Pablo Iglesiasekin egitasmoa elkarbanatzeagatik. Elkarrekin herrialdea aldatuko dugu. Irabazteko batzen gara".
Iragarpena Hauteskunde Batzordearen aurrean koalizioa izendatu baino bost ordu lehenago etorri da. Egun osoan zehar, bi alderdiek ez dute koalizioaren izena jakinarazi nahi, baina hori zen azaldu ez duten xehetasun bakarra.