Politika -

Bere blogean

Egunkariako ekitaldira ez joatea leporatu dio Urkulluk Lopezi

"Galdera ugari erantzun gabe" daudela gogoratu du EAJko presidenteak, eta lehendakariak egindako adierazpenekin "desadostasun osoa" agertu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egunkariako zuzendaritzak atzo egindako ekitaldian Jaurlaritzak, PPk eta UpyDk parte hartu ez izana kritikatu du Iñigo Urkullu EAJko presidenteak.

Bere blogean idatzitako azken iruzkinean esan duenez, Egunkaria auzian Justiziak ez du "ondo funtzionatu". Modu horretan Patxi Lopez lehendakariak gai honi buruz egindako azken adierazpenak erantzun ditu Urkulluk.

Auzia oraindik zabalik dagoela eta "galdera ugari erantzun gabe daudela" azpimarratu du, eta Lopezek gai honen inguruan egindako adierazpenekin "desadostasun osoa" agertu du EAJko presidenteak.

Horrez gain, "egindako kalteak konpondu gabe" Justiziarik ez dagoela esan du Urkulluk.

"Del Olmo epaileak egindako akatsak berandu zuzendu dituzte, azken minutuan. Sistemak ez du ondo funtzionatu lehendakari jauna, esan dezagun argüí eta garbi", bukatu du Urkulluk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea