Politika -

Ekainaren 26ko hauteskundeak

Alderdiek ez dute akordioa lortu kanpainako gastua murrizteko

Gastu muga eta posta bidezko propaganda dira desadostasun puntu nagusiak.

Hauteskunde kanpainako gastuei buruz alderdiek gaur egindako bilera. EFE
Hauteskunde kanpainako gastuei buruz alderdiek gaur egindako bilera. EFE
Alderdiak ez dira gai izan kanpainako gastuei buruzko akordioa ixteko

1:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi politikoek ez dute akordiorik lortu ekainaren 26ko hauteskunde orokorretako kanpainan gastua murrizteko, Kongresuan gai horren inguruan aritzeko egindako bigarren bileran. Gastuen muga non ezarri eta hauteskunde-propaganda posta bidez bidaltzeko modua dira, oraindik, desadostasun puntu nagusiak.

Jorge Esparza UPNko Antolakuntza idazkariak azaldu duenez, bilera "porrot biribila" izan da.

Nolanahi ere, alderdiek gastuak murrizteko banakako konpromisoak hartu dituztela gaineratu du.

Non dago akordioa lortzeko zailtasuna? PPk, PSOEk eta CDCk proportzionalki egin nahi dute gastuen murrizketa, baina Podemosek eta Ciudadanosek alderdi guztiek duten muga jaitsi nahi dute.

Gainera, alderdi handiek euren kanpainak % 30 merkatzeko konpromisoa agertu dute, batik bat propaganda hesiak eta kartelak gutxituta, baina alderdi txikiek ez diote horri uko egin nahi.

Postaz bidali behar diren propagandaren eta boto-txartelen auzia ere pil-pilean dago. Hiru jarrera nagusi daude gatazka horretan: PPrena (egungo sistemari eustea nahi du), Podemosena eta Ciudadanosena (mailing bateratua egin nahi dute)  eta, azkenik, PSOErena (egungo sistema nahiago du, baina merkago eginda).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Hauteskunde orokorrak Espainian Espainia albisteak Alderdi politikoak berriak Albisteak