Politika -
Batasunaren apustuaren harira
Alderdi gehienek "urrats gehiago" exijitu diote ezker abertzaleari
PSEk eta PPk ez dute "aldaketarik" antzeman; EAJk eta EBk positibotzat jo dute, baina urrats gehiago behar direla iritzi diote; EAk uste du egoera politikoa "argitzen" ari dela.
Erredakzioa
Ezker abertzalearen azken adierazpenak hainbat erreakzio politiko eragin ditu. Adierazpen horretan ezker abertzaleak onartzen du ETAren "ekintza armatuek" blokeo egoera konpondu beharrean, "blokeo egoera areagotu" egiten duela.
EAJ
Iñigo Urkullu EBBren presidenteak ezker abertzalea "eurek direla adin nagusitasuna onartu behar dutenak" konturatzea espero du. Horretaz gain, "soilik politikaz bizitzeko beharrezkoak diren pausuak" ematea espero du jeltzaleak.
Urkullu Egunkariak gizarteak izandako jarrera eskertzeko Bilbon antolatu duen ekitaldian egon da eta "egoera hau bizi dugu eta ezker abertzalearekin batera egon gara", gogorarazi du jeltzaleak.
Halaber, "oraingoan euren bakarrik egin behar dutela" ohartarazi du Urkulluk.
Bestalde, Joseba Egibat GBBeko presidenteak legez kanpoko ezkera bertzaleak "herriak itxaron dezakeela" uztea deitoratu du, izan ere, jeltzalearen ustez, "ekuazio desberdina da eta herria errespetatu behar da, eta ez alderantziz".
PSE
Jose Antonio Pastor PSEren bozeramaileak adierazi duenez, ezker abertzalearen azken agiria "estrategia politiko bat besterik ez du jarraitzen" eta "ez du aipatzen guztiok entzun nahi duguna, biolentzia betikoz ukatzea".
PSEren idazkari orokorrak adierazpen hauek egin ditu Maite Torrano eta Feliz Peña omenez Portugaleteko Herriaren Etxean egindako lore eskaintzan. Izan ere, Torrano eta Peña herrialde horretan hil ziren terrorismoaren esku.
PP
Leopoldo Barreda EAEko PPko bozeramalearen ustez, ezker abertzaleak aurkeztutako azkeneko dokumentuak ez du "garapenik ezta aldaketarik ordezkatzen" eta ez du "ETArekiko distantzia bat edo demokraziarekiko baliagarria den ezer" esan nahi. Hauteskundeetan agertzeko "itxura" besterik ez dela adierazi du ere.
Barredaren arabera, "Batasuna hauteskundeetan sartzea ekiditeko tresnaz baliatzea" beharrezkoa da eta "instituzioetan agertuz gero, bertan borrokatzeko" ere.
EA
Pello Urizar Eusko Alkartasunako (EA) idazkari nagusiak "ezker abertzalearen postura politiko eta baketsua" azpimarratu du, eta "pixkanaka pixkanaka egoera argitzen ari" dela esan du. "Geroz eta gehiago argitzen joatea" espero du ere "posturak argi utziz".
Horren inguruan, "ETAri eta Estatu espainiarrari, prozesua lehenbailehen amaitu dadin eta gizartearen eskakizunei jaramon egiteko, deia egin behar" dela nabarmendu du.
EB
Bestalde, Mikel Arana Ezker Batua-Berdeak-en koordinatzaile nagusiaren ustez, ezker abertzalearen azkeneko dokumentua "bide demokratiko eta baketsuen aldeko apustua egiteko urrats berria da" eta "ETA geroz eta bakarrago" dagoela agerian utzi du, "ezker abertzaleko kideak ere eskatzen ari baitira aktibitate kriminalaren etena".
Aranaren ustez dokumentuaren edukia "positiboa" da, lehen aldiz "Bruselako Adierazpena eskatuz ETAri egin dioten lehenengoko erreferentzia baita" edo berdina dena, "su eten iraunkorra eta egiaztatu daitekeena ezartzeko eskakizuna".
Hala ere, Ezker Batuako ordezkariak ezker abertzaleak ETA desagertzea "argi exigitu" ez izana deitoratu du.
UPyD
Gorka Maneiro EAEko UPyDren bozeramaleak adierazi duenez, ezker abertzaleak "argi hitz egin eta, aitzakirik gabe ETA gaitzetsi behar du".
"Treguarik eta nazioarteko bitartekaririk ez dute balio orain, erabateko desagerpena baizik", gehitu du Maneirok.
"Demokratek elkarrizketan ari gara dagoeneko, haiek dira demokrazia hausteko armak aukeratu zituzten diktadoreak", esan du EAEko UPyDren bozeramaleak.