Politika -

Bozketa

Kataluniako 211 hiritan indepentziari buruzko kontsulta egingo dute

Milioi bat baino herritar gehiago deitu dituzte botoa ematera kontsulta soberanistaren hirugarren boladan. PSCk bozketa errespetatzen duela dio, baina ez da bere alde agertuko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milioi bat baino katalan gehiago kontsulta soberanistaren hirugarren boladan parte hartzera deitu dituzte 211 herritan, haietatik 33 hiri ertain eta handiak dira, Girona eta Lleida haien artean.

16 urtetik gorako herritarrak eta, nahiz eta egoitza-baimena ez izan, erroldatutako etorkinek ere parte hartu ahal izango dute bozketan.

Jose Montilla Generalitateko presidenteak bozketa errespetatzen duela adierazi du, baina ez berak ezta PSCk ez dute kontsulta babestuko. Montillak adierazi duenez, kontsultak ez du kezkatzen, baina "ezkutatu eta engainatu egiten dutenek bai", Masi (CiU) buruz hitz egiten. Masek, kontsulta bere herrian egingo balute botoa emango zukeela esan zuen iragan ostiralean.

"Masek independientzia nahi du, Guk Estatut-a. Estatut-a eta bandera baino beste Kataluniarik ez dugu", gehitu du Montillak.

Batasunaren hiru begirale

Batasunako hiru agintari Kataluniako kontsultetan izango dira "Euskal Herriko nazioarteko begirale gisa".

Begiraleak Jose Goirizelaia Batasunako agintariek abokatua; Txelui Moreno ANV/EAEren Nafarroako Parlamenturako hautagaia, Burlatako zinegotzi ohia eta Herri Batasunaren mahai nazionaleko kidea; eta Tasio Erkizia Batasunako agintari historikoak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea