Politika -
Memoria historikoa
Eroritakoen Haranetik bi gorpu ateratzea baimendu dute
Epaile batek Eroritakoen Haranetik gorpu bat ateratzea agindu duen lehen aldia da. Manuel eta Antonio Ramiro Lapeñari 'hilobi duina' emateko eskubidea aitortu die Delgado epaileak haren senideei.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
San Lorenzo El Escorialeko Lehen Instantziako 2. zenbakiko epaitegiak Eroritakoen Haranean lurperatuta dauden bi anairen gorpuak ateratzea baimendu du. Fusilatuak izan ondoren, Manuel eta Antonio Ramiron Lapeña anaiak Zaragoza probintziako Calatayud udalerriko hobi komun batean lurperatu zituzten. Gerora, ordea, Eroritakoen Haranera eraman zituzten.
Jose Manuel Delgado epaileak Manuel eta Antonio Ramino Lapeñaren gorpuzkinak berreskuratzeko eskaera onartu dio Jose Manuel Delgado epaileak haren bilobari. Gainera, "hilobi duina" emateko eskubidea aitortu dio.
Epaile baten aginduz Eroritakoen Haranetik gorpu bat aterako duten lehen aldia izango da eta bide zibilez egingo den lehena.
"Gorpuzkinak Eroritakoen Haranean egoteko probabilitatea oso altua dela zehaztu ondotik, Lapeña Altabas anaien gorpuzkinak María Purificación Lapeña Garrido senidearen eskuetan uzteko beharrezkoak diren pausoak emateko eskaria egiten dut", dio epailaren autoak.