Politika -

hauteskunde orokorrak

EAJk hautes-gastuei eutsi nahi die, alderdi handiekin lehiatzeko

EAJ alderdiak Kongresuan duen bozeramaile Aitor Estebanek esan duenez, PP, PSOE, Podemos eta Ciudadanosek "astakeria bat gastatzen dute, legeak aukera ematen dielako, eta alderdi txikiei, ordea, ez".

EAJ: 'Badirudi lau alderdi handiak bakarrik aurkeztuko direla E26an'

0:35

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Esteban EAJ alderdiak Kongresuan duen bozeramaileak hauteskundeetako gastuak ez murriztearen alde agertu da gaur, bere alderdiaren presentzia publikoa bere horretan manten dadin eta ez dezala iruditu bakarrik 'lau magnifikoak' (PP, PSOE, Podemos eta Ciudadanos) aurkezten direla ekainaren 26ko hauteskundeetara".

Hedabideen aurrean Urduñan egin dituen adierazpenetan, Estebanek gaineratu duenez, "'lau magnifikoek', Espainiako lau alderdi handiek, datozen hauteskunde orokorretan gastuak murriztu behar direla diote, berriro hauteskundeak egotea euren errua denean".

Halaber, gaineratu duenaren arabera,"PP, PSOE, Podemos eta Ciudadanosek astakeria bat gastatzen dute, legeak aukera ematen dielako, eta alderdi txikiei, ordea, ez".

"Haiek telebista guztietan egongo dira egunero, batez ere pribatuetan, baina gainerakoei ez gaituzte gonbidatuko", adierazi du Estebanek.

Joan zen ostegunean, hauteskunde-gastuak murrizten saiatze aldera Kongresuan alderdiek egin zuten batzar batean, EAJk hauteskunde orokorrei begira kanpoko publizitatea (kartelak, hesiak) bere horretan mantentzea defendatu zuen. Horren alde zera argudiatu zuen: alderdi txikiek ez dutela "etengabeko presentzia" hedabideetan, eta murrizketak ikusgarritasuna kenduko ziela herritarren aurrean.

Estebanek kritikatu egin du Mariano Rajoyren Gobernua "jardunean" dagoela, baina "Euskadin adosten diren lege eta neurri guztiei errekurtsoa aurkezteko denbora dauka edota ETB Nafarroan ikus dadila ekiditeko, guztiz onartezina deritzoguna".

Estebanen aburuz, ekainaren 26ko hauteskundeen aurrean, euskaldunek ez dute pentsatu behar horrenbeste "Madrileko Gobernua aldatzean", baizik eta Gorteetara "Euskadiren eta euskal herritarren interesak ordezkatzen dituztenak bidaltzean, eta, horretan, EAJ da aukerarik onena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea Alderdi Sozialista Alderdi Popularra Hauteskunde orokorrak Ciudadanosi buruzko albisteak Albisteak Podemos berriak