Politika -
Hauteskunde orokorrak
Podemos Nafarroak ezetz esan die Geroa Bairi eta EH Bilduri
Militanteek errefusatu egin dute koalizioa egitea, bai Kongresurako, bai Senaturako.
eitb.eus
Podemos Nafarroako militanteek errefusatu egin dute hauteskunde orokorrei begira Geroa Baik eta EH Bilduk koalizioa egiteko luzatutako proposamena.
Alderdi ezkertiarreko jarraitzaileek aho batez esan diote ezetz aliantzari, bai Kongresurako zerrendetan, bai Senaturakoetan. Horrenbestez, abenduaren 20ko bozetan Senatuko zerrendetan aurkeztutako Aldaketa hautagaitza bateratua ez da errepikatuko ekainaren 26an.
Podemos Nafarroako Asanblea eta Herritar Kontseilua bildu egin dira ostiral arratsaldean Iruñean, egun Foru Gobernua sostengatzen duten indarren artean koalizioa egiteko proposamena onartu edo ez eztabaidatzeko.