Politika -

ETB etenda Nafarroan

Eusko Ikaskuntzak ETBren itzalketaren ondorioez ohartarazi du

Gainera, erakundeak adierazi duenez, erabakia "tamalgarria" da, nafarren euskal nortasuna "arbuiatzen" duelako.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Ikaskuntzak ohartarazi egin du Nafarroan ETBren seinalea eteteak ekarriko dituen ondorioak "neurritzeko ezinezkoak" direla.

ETBek atzo eten egin behar izan zuen emisioa Nafarroan, Industria Ministerioak agindutakoa betetzeko, UPNk gidatzen zuen aurreko Nafarroako Gobernuak aurkeztutako salaketari jarraiki.

Hori dela eta, Eusko Ikaskuntzaren esanetan, erabakia "penagarria" da, nafarren euskal nortasunari "muzin" egiten diolako.

Horren ildotik, Eusko Ikaskuntzak eskatu egingo die "eskatzea dagokien erakundeei" ekarpena egin dezaten ETBren seinalea digitalizatzeko, "Nafarroan sortutako egoera mingarria" zuzentzeko eta Foru Erkidegoko euskaldunen eskubideak bermatzeko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Nafarroako albisteak Telebista publikoa berriak Euskal Herriko telebista Gaurko azken orduko albistea EITB Taldea Eusko Ikaskuntza gaur