Politika -

EPAIKETA

Urtebeteko espetxe-zigorra, Facebooken ETA goratzea leporatuta

Hasieran, fiskalak bi urteko espetxe-zigorra eskatzen bazuen ere, akordio batera iritsi dira bi aldeak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebook sare-sozialean ETAren aldeko mezuak zabaltzegatik, terrorismoa goratzea leporatuta, urtebeteko espetxe-zigorra eta sei hilabeteko inhabilizatazioa ezarri diote Xabier Otero Latatu akusatuari.

Hasieran, Fiskaltzak bi urteko espetxe-zigorra eta 10 urteko inhabilitazioa eskatzen zuen, baina akordio batera iritsi dira aldeak. Auzipetuak onartu egin du leporatzen ziotena, eta fiskalak urtebetera jaitsi du kartzela-zigorra. 2015eko maiatzaren 19an Guardia Zibilak atzeman zion telefonoa konfiskatzea ere onartu du.

Epaitegiko iturriek zabaldu dutenez, "Gora ETA", "Gora euskal gudariak" eta antzeko mezuak zabaldu zituen sarean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea