Politika -

Nafarroa

ETB izan ezik telebista guztiak ikusi ahal izatea salatu du Urkulluk

Lehendakaria “Nafarroako erakundeen eta gizartearen” esanetara jarri da “ETB emisioa etetera behartu ondoren”.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboo irudia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboo irudia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboo irudia: EiTB

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Munduko telebista guztiak ikusteko aukera dago orain, baina Nafarroan ETB ikusteko aukerarik gabe jarraitzen dute”, adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak.

Hala, Euskal telebista publikoari Nafarroan jarritako betoa salatu du agintariak Twitter sare sozialean. Urkullu “Nafarroako erakundeen eta gizartearen” esanetara jarri da “ETB emisioa etetera behartu ondoren”.

Euskal Irrati Telebistak (EiTB) iragarri du eten egingo dituela telebista emisioak Nafarroan, Telekomunikazioen Estatu Idazkaritzak (Industria, Energia eta Turismo Ministerioren parte da) inposatutako txosten berresleen ondorioz, euskal telebista publikoak Foru Erkidegoan emititzen duen programazioa dela eta.

Zabaldutako ohar baten bidez EiTBk azaldu duenez, Estatu Idazkaritzak "EiTBri eta ITELAZPIri txosten berresleei hasiera eman eta gero, euskal telebista publikoak Foru Erkidegoan emititzen duen programazioagatik, aipatutako enpresen langileak datorren astean aurkeztea eskatu du, ekipoen eta instalazioen zigilatzea egiteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urkullu azken albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Eusko Jaurlaritza Telebista Euskal Herrian