Politika -

Herri elkargo bakarra

Iparraldeak herri elkargo bakarra sortzeko bi baldintzak bete ditu

Aurrez biztanleen erdien babesa bazuen eta astearte iluntzetik aurrera baita udalen erdiena ere.

Baionako udalbatzak elkargo bakarraren alde bozkatu zuen. Artxiboko irudia: EiTB
Baionako udalbatzak elkargo bakarraren alde bozkatu zuen. Artxiboko irudia: EiTB
Ipar Euskal Herrian elkargo bakarra sortzeko moduan dira

1:23

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte iluntzeaz geroztik, herri elkargo bakarra sortzeko Frantziako Gobernuak ezarritako bi baldintzak betetzen ditu Ipar Euskal Herriak. Hauek ziren bete beharreko bi baldintzak: batetik, 158 herrien erdien babesa lortzea eta, bestetik, herri horiek biztanleriaren erdia ordezkatzea.

Iparraldeak biztanleriaren baldintza betetzen zuen jada eta gaur, berriz, Ipar Euskal Herriko 80 herriren babesa lortuta, udalerriena ere bete du.

Gaur bozketak egin dituzte Aiherran, Bardozen, Atharratzen, Ürrüstoi-Larrabilen, Pagolan, Milafrangan, Sarrikotapean eta Bokalen, eta, Bokale salbu, beste guztiak herri elkargo bakarraren alde agertu dira.

Horrenbestez, Ipar Euskal Herriak instituzio propioa izango du lehendabizikoz Frantziako errepublikaren baitan. Gainera, aipaturiko herri elkargo horrek Ipar Euskal Herriko muga historikoak errespetatuko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Iparraldea Albisteak Jean-René Etchegaray