Politika -

Gatazka

Kataluniako hiru lege baliogabe utzi ditu Konstituzionalak

Konstituzionalaren erabakiak bi gobernuen arteko harremanek hobera egiten ari direla etorri dira.

Carles Puigdemont eta Mariano Rajoy. EiTB
Carles Puigdemont eta Mariano Rajoy. EiTB
Carles Puigdemont eta Mariano Rajoy. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Gobernuak Kataluniako hiru legeren aurka jarritako helegiteak izapidetzea, eta, horren ondorioz, hiru arauak baliogabe geratu dira behin-behinean.

Hain zuzen ere, hauek dira hiru legeak: hutsik dauden etxebizitzei zerga jartzen zien legea, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarena eta Kataluniako udal gobernuen jarduera arautzen zuena. Apirilaren amaieran aurkeztu zituen helegiteak Mariano Rajoyren Exekutiboak.

Gainera, Generalitateak aurkeztutako bi eskuduntza-gatazka helegite ere onartu du Konstituzionalak. Bat, Espainiako Gobernuak gas kutsakorrak murrizteko onartutako planaren aurka jarri zuen, eta, bestea, Babes Zibileko legearen aurka.

Konstituzionalaren erabakiak bi gobernuen arteko harremanek hobera egiten ari direla etorri dira. Izan ere, Mariano Rajoy eta Carles Puigdemont presidenteak batzartu egin ziren apirilaren 20an, eta Soraya Saenz de Santamaria eta Oriol Junqueras presidenteordeak, aldiz, ostegunean.

Orain arte, Espainiako Gobernuak Kataluniako 34 legeren aurka jarri du helegitea, eta Generalitateak, aldiz, 51, beste horrenbeste lege espainiarren kontra.

Kataluniako hiru legeak behin-behinean geratu dira baliogabe, baina orain Konstituzionalak ebatzi egin beharko ditu Estatuaren hiru helegiteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Espainiako Gobernua bideoak Espainia Gaurko azken ordukoa Pere Aragonès bideoak Espainiako Auzitegi Konstituzionala