Politika -

Erabakia

Garbiñe Biurrun ez da Podemos Euskadiren lehendakarigai izango

Hala ere, Podemos Euskadiren “aldaketarako ikuspegiarekin” ados agertu da epailea. Bestalde, Biurrunek proiektuan agertu duen interesa eskertu du alderdi moreak.

Garbiñe Biurrun, ETBko saio batean. EiTB
Garbiñe Biurrun. EiTB
Biurrunek ezetz esan dio Podemos-eko lehendakarigai izateari

Eitb.eUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezezkoa eman du azkenean Garbiñe Biurrunek. Ez da Podemos Euskadiren lehendakarigai izango EAEko hauteskundeetan. Epaileak eta Nagua Albak zuzentzen duen alderdiak oharra kaleratu dute gaur erabakiaren berri emateko.

Biurrunek apirila erdialdean aitortu zuen Podemos Euskadik hautagai izateko eskaintza egin ziola, eta proposamena hausnartu behar zuela eta "albait arinen" erantzungo esan zuen Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketa batean. Erantzuna astearte honetan jakinarazi du, hain justu.

EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte arloko aretoaren presidenteak aitortu du "gogoeta zaila eta sakona" egin behar izan duena, baina "erronka zoragarri hori" bere gain hartzeak "konpromiso pertsonalei, sozialei eta profesionalei uko egitea ekarriko luke", eta horiek ezin ditu "saihestu" arrazoi pertsonalak tarteko.

Hala ere, Podemos Euskadiren “aldaketarako ikuspegiarekin” ados agertu da Biurrun, eta “aldaketa hori eta ezinbesteko aurrerapauso horiek pertsona eta talde sozial eta politiko askoren parte-hartzearekin” lortuko direla ziurtatu du, “herritarren parte-hartzerako eta eztabaidarako esparru guztietatik”.

Gainera, “Euskadin politikak aldatzeko saiakera eta lana aurrera eramateko orduan azaldutako konfiantza bihotzez” eskertu du Biurrunek, eta baita “bere denbora, balorazio eta erabakiarekiko agertu duten erabateko errespetua” ere.

Podemosen presentzia eta parte-hartzea erabakigarria da gaur Euskadin, gizarte bidezkoago bat lortzeko, bide berriak zabaltzeko”, erantsi du.

Zentzu horretan, Podemos Euskadiren eta beste indar progresista batzuen “lanean eta bileretan” parte hartzen jarraituko duela iragarri du, “lan saihestezina delako”. “Herritar bezala duen eskubidea” dela aldarrikatu du, hori bai, “lanbideak inposatzen dizkion mugen barruan” arituko dela gogorarazi du.

Podemosek eskerrak eman dizkio Biurruni

Bestalde, Garbiñe Biurrunek proiektuan agertu duen interesa eskertu du Podemos Euskadik. Euskal gizarte osoarentzako egitasmoa aurrera eramateko, “eskarmentua eta prestigioa duten pertsonak bildu” nahi dituela azaldu du alderdi moreak, “herritar guztien interesak defendatzen dituen programa bat osatzeko”.

Lan horretan parte hartu ahal izateko, Biurruni “ate guztiak zabalduko” dizkiotela ziurtatu du Pablo Iglesiasen alderdiak. “Beste pertsona batzuk gauza bera egiteko mekanismo guztiak” ere martxan izango dituztela gaineratu du Podemosek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gaurko azken orduko albistea Euskadiko Podemos-eko albisteak Podemos Euskadiren idazkari nagusi ohia EAEko Auzitegi Nagusia hoy