Politika -

Ekainaren 26ko hauteskundeak

Alderdiek ez dute baztertzen hauteskunde-gastuak murrizten saiatzea

Deiak egin dizkiote elkarri eztabaidatzeko, irtenbideren bat bilatzea xede. PSOEk eta Ciudadanosek proposamen zehatzak egin dituzte, dagoeneko.

PSOEko hainbat diputatu, Kongresuan. Argazkia: EFE.
PSOEko hainbat diputatu, Kongresuan. Argazkia: EFE.
Kanpainaren gastuak murrizteko nahia erakutsi dute alderdiek

1:28

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuan ostegun honetan egin dute legegintzaldiko azken oso bilkura, eta, nahiz eta hemizikloan eztabaidatu ez duten, gai bat izan da zeina alderdi guztien ahotan egon den: hauteskunde-gastuak murriztea. Alderdiek deiak egin dizkiote elkarri eztabaidatzeko, xede izanik murrizketaren bat adostea.

Guztiek adierazi dute, komunikabideei egindako adierazpenetan, prest daudela bilatzeko formula bat ekainaren 26ko hauteskundeetan ohi baino diru gutxiago erabiltzeko. Hala ere, ez daude ados oraindik hainbat arlotan; adibidez, nondik murriztu behar den, eta zein ehunekoan aurreztu beharko luketen.

PSOEk proposamen zehatza mahaigaineratu du, Cesar Luena Antolakuntza idazkariak gainerako alderdiei igorritako gutun baten bitartez: euren apustua da hauteskunde-gastuak % 30 murriztea, eta konpromisoa hartzea kanpoko publizitatea ez erabiltzeko. Salbuespena litzateke Udalek eskainitako guneak. Halaber, hauteskunde-postaletan ere aurreztu nahiko lukete, hautesle bakoitzeko 0,15 euro gastatuz.

PPk aseguratu du proposamena aztertuko duela, eta Fernando Martinez Maillo Antolakuntza idazkariordeak bilerak egin ditu, dagoeneko, gainerako alderdietako bozeramaileekin. Mariano Rajoyren alderdian prest daude karteletan eta kanpoko publizitatean aurrezteko, baina ez daude erabat ados PSOErekin eta, esate baterako, Maillok uste du oso zaila dela "mailing"ean erabiltze duten dirua murriztea; izan ere, 0,22 eurotik 0,18ra jaitsi zen.

Bi alderdi nagusiak ados daude, nolanahi ere, ideia batean: posta-bidalketa hauetan egin behar dira, botoa emateko eskubidea bermatzeko. Sozialistek nabarmentzen dute bidalketa hauek garrantzia handia dutela landa-eremuetan.

Mariano Rajoyren alderdian, hainbat agintarik, Cristobal Montoro Ogasun ministroak ere, azpimarratu dute beharrezkoa dela hurrengo kanpainan aurreztea; PP diseinatzen ari da, dagoeneko, eta antolatu dituzte paseo eta ekitaldi txiki gehiago euren hautagairentzat, abenduan ere egin zutenez.

Ciudadanosek atzo helarazi zien gainerako alderdiei gutun bat, non proposatzen zituen hainbat neurri hauteskundeetako kostuak murrizteko; besteak beste, iradokitzen dute hauteskunde-publizitatearen gastu-muga erdira jaistea, eta "mailing"ean 25 milioi euro gutxiago gastatzea. Hala planteatu zuen Albert Rivera alderdiko presidenteak.

Podemosetik, Pablo Iglesiasek gonbidapena egin die gainerako alderdiei berau lider duenaren eredua jarraitzeko, eta luxurik gabeko kanpaina egiteko, bankuei dirurik eskatu gabekoa. Nabarmendu du Podemos prest dagoela murrizketa hauen gainean hitz egiteko edozein bilerara joateko, eta zehaztu du bere alderdiak bi milioi euro erabili zituela aurreko kanpainan, "PPk eta PSOEk baino askoz ere gutxiago; erakutsi genuen badagoela egitea diru gutxiko kanpaina".

Aukera dago ondorengo egunetan kontaktuak egoteko, eta baliteke kanpaina-arduradunek eta alderdietako agintariek ere bilera izatea, akordioren bat adosten ahalegintzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Berriak Politika Albisteak PSOE PP Espainako Gobernuaren presidente ohia Espainiako hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua Espainia Pablo Iglesias albisteak Alderdi politikoak Pedro Sánchez bideoak Ciudadanos alderdia Gaurko azken orduko albistea Podemos Albert Rivera bideoak