Politika -

Eskumenak

Akordioa Generalitateak eta Madrilek, Konstituzionalera ez jotzeko

Eskumenen kontura zituzten bost gatazken inguruko ituna da, haurren babesarekin, Kataluniako Finantza Institutuarekin eta Administrazioarekin lotutako legeetan.

Rajoyk eta Puigdemontek duela astebete egin zuten bilera. Argazkia: Efe
Rajoyk eta Puigdemontek duela astebete egin zuten bilera.
Rajoyk eta Puigdemontek duela astebete egin zuten bilera. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak eta Kataluniako Generalitateak bost akordio egin dituzte bost eskumenekin zituzten gatazkak konpontzeko asmoz. Hala, ez dute Auzitegi Konstituzionalera joko haurren babesarekin, Kataluniako Finantza Institutuarekin eta Administrazioarekin lotutako legeak direla eta.

Horixe iragarri du Xavier Garcia-Albiol PPren Kataluniako buruak, Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordearekin bildu ostean. Generalitatearen eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanei berriro ekiteko "garai berria" hasteko bilera izan da, Espainiako Gobernuko presidenteordeak Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordearekin bihar egingo duen batzarraren atarian.

"Kataluniako Finantza Institutuarekin, haurren babeserako sistemarekin eta Generalitatearen administrazio jarduera sinpletzearekin lotutako bost akordio dira", azaldu du Albiolek.

Aurreko astelehenean itxi omen zituzten akordioak Estatua-Generalitatea aldebiko batzordean, Soraya Saenz de Santamariak eta Raul Romeva Kataluniako Atzerri kontseilariak, Moncloako iturriek jakitera eman dutenez.

Junqueras-Santamaria bilera

Akordioak berriro egongo dira mahai gainean ostegunean, Saenz de Santamariak eta Junquerasek Moncloa Jauregian egingo duten bileran. Espainiako Gobernutik adierazi dute bi administrazioek akordioak egiteko prestutasuna dutela geratu da agerian akordio horiekin.

Duela astebete Mariano Rajoy eta Carles Puigdemont Generalitatearen presidentea izan ziren bilera egin zutenak, eta Gobernuko 'bigarrenek' hainbat gairen inguruan negoziatzen jarraitzea adostu zuten.

Generalitateak esan du gaur iragarritako bost akordioak "teknikoak" direla, eta ez daudela aurreko asteazkeneko bilerarekin lotuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Espainiako Gobernua bideoak Eguneko albisteak