Politika -
Polemika
Arrimadasi babesa, Rodriguezen adierazpen matxisten ondoren
“Arrimadas fisikoki erakargarria den eme gazte bat da. Politikoki ez du sendotasunik”, esan zuen atzo Miguel Angel Rodriguez kazetari, tertuliakide eta PPko gobernuaren bozeramaile ohiak.
Agentziak | Erredakzioa
Ada Colau Bartzelonako alkateak eta beste buruzagi politiko batzuek Ines Arrimadas Kataluniako Ciudadanos alderdiko buruzagiari babesa eman diote gaur, Miguel Angel Rodriguez kazetariak atzo egindako adierazpen matxisten aurrean.
“Arrimadas fisikoki erakargarria den eme gazte bat da. Politikoki ez du sendotasunik”, esan zuen atzo Miguel Angel Rodriguez kazetari, tertuliakide eta PPko gobernuaren bozeramaile ohiak Twitter sare sozialean.
Ada Colauk Twitter bidez erantzun dio gaur: “Arreta bereganatu nahi duen matxista honi, komunikabideek ez liokete ahotsik eman behar. Nire babes guztia Ines Arrimadasi”.
Arrimadasek berak ere txio baten bidez erantzun du: “Matxismo anakroniko horren adibideak gero eta gutxiago izateko lanean jarraitzen dugu”.
Juan Carlos Girauta Ciudadanoseko diputatuak ere babesa eman dio alderdikideari: “Miguel Angel Rodriguez. Baina zu, nongo zulotik atera zara? Utzi. Badakit”.
Azkenik, Rodriguezen adierazpenak ez dituela batere atsegin adierazi du gaur Dolors Montserrat Kataluniako PPren buruzagiak. “Ez dut batere atsegin emakumeak gure ezaugarri fisikoengatik aintzat hartzea, meritu eta gaitasunengatik baizik, profesionalak garelako”, esan du.