Politika -

Europako bira

Otegi: 'Nazioartean ez da ulertzen Espainiako gobernuaren jarrera'

Gerry Adams Sin Feinneko buruzagiarekin batzartu ostean hausnarketa egin du Sortuko idazkari nagusiak.

Arnaldo Otegi Gerry Adams Sin Feinneko buruarekin batzartu da. Argazkia: EiTB
Arnaldo Otegi Gerry Adams Sin Feinneko buruarekin batzartu da. Argazkia: EiTB
Otegi Gerry Adams eta Bertie Ahernekin batzartu da Irlandan

0:37

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiak gaur adierazi duenez, "nazioarteak ez du inondik inora ulertzen Espainiako Gobernuak aukera historiko baten aurrean duen jarrera".

EH Bildu koalizioak berri eman duenez, Gerry Adams Sin Feinneko buruzagiarekin bilera egin ostean hausnarketa hori egin du Arnaldo Otegik. Are gehiago, bi buruzagiak bat etorri omen dira diagnostikoa egiterakoan.

Goizean egin duten bileran Otegik eskerrak eman dizkio Adamsi presoekiko erakutsi duen "elkartasunagatik" eta Aieteko zein Parisko bake konferentziatan eginiko lanagatik.

Otegiren esanetan, bi buruzagiak bat etorri dira "aldebakarreko pausoak" emateko beharra azpimarratzerakoan eta arlo horretan "nazioarteko babesa" dutela gaineratu du.

Euskal Herriaz gain, Europar Batasunaz, Europar Batasunean jarraitu ala ez erabakitzeko Erresuma Batuan egingo den erreferendumaz, Kataluniaz eta politika orokorraz hitz egin dute.

Ezker abertzaleko buruzagia Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohiarekin elkartu zen atzo eta, besteak beste, euskal politika izan zuten hizpide.

Arnaldo Otegik atzo eman zion hasiera Europan barrena egingo duen bost eguneko birari eta, Irlandaz gain, Erresuma Batua eta Belgika ere bisitatuko ditu.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Otegi albisteak Berriak Politika Gaurko azken orduko albistea