Politika -

Nafarroa

Iglesias: 'Herritarrek duintasuna berreskuratu dute Barkosekin'

Podemoseko burua eta Nafarroako Gobernuko presidentea bildu egin dira, lehen aldiz, Iruñean.

Pablo Iglesias Podemosen idazkari nagusia. Argazkia: Efe
Pablo Iglesias Podemosen idazkari nagusia.
Pablo Iglesias Uxue Barkosekin bildu da Iruñean

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak adierazi du "oso pozik" daudela alderdiak Nafarroan egindako lanagatik eta Uxue Barkos presidentearen Gobernuari babesa emategatik.

Iglesiasek bisita egin du gaur, lehen aldiz, Iruñean, eta Barkosekin bildu da.

Foru Gobernuko presidentearen esanetan, Estatuko egoera politikoa hartu dute hizpide, egun "pil-pilean" baitago.

Nafarroako egoeraz ere mintzatu dira: "Hori ere pil-pilean dago, baina helburua da ibilbide lasaiagoa egitea".

Bere partez, Iglesiasek "ohorezko matrikula" eman dio Nafarroako Podemosen jardunari, eta Barkos "miresten" duela gaineratu du.

Alabaina, Podemoseko buruak esan du bisita "kortesia" izan dela, eta, horregatik, ez dela unea izan Nafarroan hautagaitza bateratua osatzeko aukeraz hitz egiteko.

Iglesiasek aitortu egin du hainbat puntutan "desadostasunak" daudela bere alderdiaren eta Nafarroako Gobnernuaren artean, baina, oro har, "miretsi" egiten duela Foru Erkidegoan lortutakoa.

Horren ildotik, buruzagi ezkertiarrak esan du Yolanda Barcinaren Gobernuak "kalte handia" egin ziela herritarrei, eta Uxue Barkosen Exekutiboarekin "pertsona askok" "duintasuna eta ilusioa" berreskuratu dituztela. Izan ere, herritarrek egiaztatu ahal izan dute “politikak pertsonen bizimodua hobetzeko balio duela".

Ezker abertzaleari dagokionez, Iglesiasek nabarmendu du "beti" dagoela "guztiekin hitz egiteko prest", "desadostasunak" egon daitezkeen arren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Uxue Barkos bideoak Pablo Iglesias albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua berriak Podemos