Politika -
Valentzia
Gorenera bidali dute Barberaren ustezko diru zuritzearen auzia
Zinegotziek eta laguntzaileek egindako 1.000 euroko ekarpenak ikertzen ari dira, eta 47 pertsona eta PP alderdi gisa daude auzipetuta.
agentziak | erredakzioa
Imelsa auzia daraman epaileak Auzitegi Gorenera bidali du Rita Barbera Valentziako alkate ohi eta senatariaren ustezko diru zuritze auzia, Valentziako Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.
Victor Gomezek Barberaren eta Maria del Carmen Garcia-Fuster finantza arduradunaren arteko harremanaren eta PPren diru kontuen gaineko susmoa azpimarratu du, eta senatariaren azalpenak auzitik ateratzeko ez direla nahikoa uste du.
Valentziako Udaleko PPren taldeari buruzko ustezko diru zuritze kasuan 47 pertsona eta PP alderdi gisa daude inputatuta, eta zinegotziek eta laguntzaileek egindako 1.000na euroko ekarpenak ikertzen ari dira, alderdiak legez kanpo jasotako dirua zuritzeko erabiltzen zuela uste dutelako.
Barberak ekarpena egin zuela aitortu zuenez, epaileak uste du ez litzatekeela koherentea izango auzia Gorenera ez eramatea. Izan ere, Auzitegi Gorena da senataria ikertzeko eta epaitzeko eskumena duen bakarra.
Desobedientzia memoria historikoaren legeari
Era berean, Valentziako beste epaile batek Auzitegi Gorenera bidali du Barbera alkate zenean ikur frankistak ez kentzeagatik irekitako auzia.