Politika -
Gertakaria
Gizon bat atxilotu dute Bilboko gozoki denda batean droga saltzeagatik
Bilboko Udalak jakitera eman duenez, eskola baten ondoan dagoen lokal hori miatu eta 200 gramo haxix atzeman dituzte.
agentziak | erredakzioa
Udaltzaingoak Bilboko Errekalde auzoko eskola baten ondoan dagoen gozoki denda baten jabea atxilotu du bertan drogak saltzea leporatuta.
Bilboko Udalak jakitera eman duenez, lokalaren miaketan 200 gramo haxix atzeman zituzten, 500 eurorekin eta droga pisatzeko eta banatzeko beste hainbat tresnarekin batera.
Udaltzainek abiatu zuten operazioa, dendaren inguruan mugimendu susmagarriak ikusi ostean. Egun batzuetan zaindu zuten denda, eta hainbat droga salmenta galarazi zituzten. Denda itxi eta jabea atxilotu dute, droga trafikoa leporatuta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea