Politika -

Torturak

Auzitegi Nazionaleko epaile batek dio Espainian torturatu egin dela

Jose Ricardo de Prada epailearen adierazpenak "iraingarriak" direla esan du Jorge Fernandez Barne ministroak, eta "neurriren bat hartzeko" eskatu dio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari.

Torturaren aurkako horma-irudia Burlatan (Nafarroa). Artxiboko irudia: EiTB
Torturaren aurkako horma-irudia Burlatan (Nafarroa). Artxiboko irudia: EiTB
Torturaren aurkako horma-irudia Burlatan (Nafarroa). Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ricardo de Prada Auzitegi Nazionaleko epaileak esan du Espainian “torturatu” egin dela eta berak ere tratu txarrak izan direnaren “susmo handiko” kasuak ezagutu dituela, “baina auzitegiek ez dute Zuzenbide Estatu bati dagokion moduan erantzun”, erantsi du.

Horrez gain, Auzitegi Nazionalak “politika kriminala” egin izan duela deitoratu du eta prozesu judizialetan Estatuko segurtasun indarrek egiten dituzten deklarazioei gehiegizko balioa ematen zaiela kritikatu du.

De Prada epaileak apirilaren 14ean egin zituen adierazpenok, Tolosako Udalak antolatutako hitzaldi batean, eta gaur hainbat erreakzio eragin ditu, tartean Jorge Fernandez Barne ministroarenak eta Estatuko segurtasun indarrenak.

Jose Ricardo de Prada epailearen adierazpenak “iraingarriak” direla esan du Jorge Fernandez Barne ministroak, eta “neurriren bat hartzeko” eskatu dio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari.

Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren sindikatu nagusiek ere gogor kritikatu dituzte epaileak esandakoak eta salaketa hori lekuz kanpo dagoela azpimarratu nahi izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Presoak ETA Gaurko azken orduko albistea