Politika -

EiTB

ETBk Nafarroan ez emititzea eskatu du Madrilek; Foru Gobernua, aurka

UPNren Gobernu ohiak jarritako salaketa baten ondorioz etorri da eskaera. Uxue Barkosen Exekutiboak kendu egin du salaketa.

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramailea. EFE
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramailea. EFE
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramailea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuaren Industria Ministerioak ETBren Nafarroako emisioak etetea eskatu dio Foru Exekutiboari.

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu duenez, Exekutiboak astelehenean izan zuen aginduaren berri. Aurreko Gobernuak (UPN) jarritako salaketa baten ondorio da.

"Botere aldaketan ez ziguten salaketaren berri eman", deitoratu du Ana Ollok. "Guk ez genuen salaketaren berri", gaineratu du.

Horren esanetan, Juan Luis Sanchez de Munian UPNko parlamentariak "gai honi buruz galdetu zidan Nafarroako Parlamentuan, baina ez zuen aipatu salaketa jarri zutela".

Hori horrela, Nafarroako Gobernuak bere egin du Foru Parlamentuak 2013an gai honi buruz adostutako ebazpena (garai hartako Gobernuari ETBren emisioak erraztea eskatu ziona), eta aurreko Exekutiboaren salaketa erretiratzea erabaki du. Gainera, kautelazko neurriak kentzea eskatu dio Industria Ministerioari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika UPN Nafarroa gaur Uxue Barkos albisteak Espainiako Gobernua albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua