Politika -

Jardunaldia

Autogobernuaren etorkizuna, aztergai Gasteizen

Europako lau eredu izango dituzte aztergai: Eskozia, Flandria, Suitza eta Bavaria. Legebiltzarrean ordezkaritza duten bost alderdien ordezkariek euren proposamenak eztabaidatuko dituzte.

Autogobernu Lantaldearen bilera bat. Artxiboko irudia: EiTB
Autogobernu Lantaldearen bilera bat. Artxiboko irudia: EiTB
Autogobernuaren inguruan eztabaidatu dute alderdi guztietako ordezkariek

1:11

Euskadi Irratia | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko autogobernuaren etorkizuna hizpide izango dute gaur Gasteizen, Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako jardunaldiaren baitan. Europako lau eredu izango dituzte aztergai: Eskozia, Flandria, Suitza eta Bavaria.

Antolatzaileek espero dute, adibide horiek Euskadiren autogobernuari buruz adostasunak lortzeko baliagarri izatea. Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten bost alderdien ordezkariek arratsaldeko lan saioan eztabaidatuko dituzte euren proposamenak.

Euskadiren estatus politiko berriaz eta Euskadik Europan izan beharko lukeen lekuaz hausnarketa anitza eta irekia egitea, hori da Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu duten jardunaldiaren xedea.

Horretarako, Eskozia, Flandria, Suitza eta Bavariako adituek (unibertsitate irakasleak gehienak) euren herrialdeetako autogobernu ereduak eta estatuekiko dituzten harremanak azalduko dituzte. Europar Batasunak duen papera ere aztertuko da.

Ariketa baliagarria

Euskadin, adostasunaren bidean ariketa “baliagarria” izatea espero du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Puntu komunak identifikatzeko helburu horretan beraz, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdietako ordezkariak bilduko dira mahaiaren bueltan arratsaldean zehar; Andoni Ortuzar (EAJ), Hasier Arraiz (EH Bildu), Idoia Mendia (PSE-EE), Borja Senper (PP) eta Gorka Maneiro (UPYD), hain zuzen ere.

Iñigo Urkullu lehendakariak itxiko du Euskadiren autogobernuaren etorkizunari buruzko jardunaldia Gasteizko Europa Jauregian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gasteiz albisteak Eguneko albisteak