Politika -

Ezker abertzalearen esanetan

Konponbidea "bakarrik" elkarrizketaren bidez etorriko da

Azken atxiloketak Espainiako Estatuak bizi duen "errepresio mozkorraldian" kokatu ditu Aitor Bezares ezker abertzaleko bozeramaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Euskal Herriak eta Espainiako Estatuak bizi duten gatazkaren konponbidea bakarrik elkarrizketaren mekanismoaren bidez etorriko da, eta lehenago edo beranduago elkarrizketa emango da, bide demokratikoak jorratuz", ohartarazi dio Aitor Bezares ezker abertzaleko bozeramaileak Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroari. "Poliziaren bidez" gatazka amaituko ez dela ohartarazi du Bezaresek.

Gainera, igandean, Bilbon eta Donostian izango diren manifestaldietan parte hartzeko dei egin du Bezaresek, azken atxiloketen ostean.

Azken atxiloketa horiek Espainiako Estatuak bizi duen "errepresio mozkorraldian" kokatu ditu Aitor Bezares ezker abertzaleko bozeramaileak. Bezaresen ahotan, errepresioak ETAko presoak eta horien senideak ditu "jomugatzat".

Azaldu duenez, azken operazioak ez du ezker abertzalea ustekabean harrapatu, izan ere, "zenbait komunikabidek euskal errepresaliatuen abokatuak zuzenean seinalatu dituzte azkenaldian". Horrela, atxiloketak "dinamika horren jarraipena" baino ez dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea