Politika -

Bilera, Gasteizen

Elkarlanerako eskaintza egin dio PPk EAJri

Lehendakaritzan gaur izandako bileran, Alonsok eta Urkulluk ez dute ustelkeriari eta EAEn hauteskundeak aurreratzeko aukerari buruz hitz egin.

Iñigo Urkullu eta Alfonso Alonso gaurko bileran, Gasteizen. EiTB.
Etorkizunerako elkarlana proposatu dio PPren buruzagiak Lehendakariari

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"EAEn areagotu diren jarrera erradikal eta populistei aurre egiteko" laguntza eskaini dio gaur Alfonso Alonsok EAJ-ri.

Ordubetez bildu da gaur PPko presidentea Euskadin Iñigo Urkullu lehendakariarekin, Lehendakaritzan egindako bileran. Bilera horretan, aldiz, ez dituzte jorratu ustelkeria eta udazkenerako aurreikusitako EAEko hauteskundeak aurreratzeko gaiak.

Bileraren ostean, Alonsok kazetariei azaldu dienez, PP eta EAJ alderdiek bat datozen gaiez berba egin dute, hala nola, egonkortasun politiko eta ekonomikoaz eta "jarrera erradikal eta populisten hazkundeaz". Alde batera utzi dituzte, aldiz, "akordiorik gabeko" gaiak, azpimarratu du Alonsok.

"Identitate ezberdintasunak alde batera utzita, Euskal Herriko gizarteak erronka erabakigarriari aurre egin behar" diola eta "hitzaldi erradikal edo populistek herriaren garapena oztopatu" dezaketela esan du Alonsok.

Hori dela eta, EAJri elkarlanean aritzeko deia egin dio, "EAEn zalantza egoerarik ez sortzeko".

"Egonkortasuna bermatzeko elkarguneak" bilatzearen eta euskal erakundeek "norabide sozial zehatz batean"pausoak ematearen alde hitz egin du buruzagi 'popularra'k.

Alonsok ez du uste Espainiako Gobernuak EAEko Mendekotasun Legeari helegitea jarriko dionik

Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoko Mendekotasun Legearen aurka helegitea jartzea "nekez" gertatuko dela uste du Alfonso Alonso jarduneko Espainiako Osasun ministroak. Dena dela, arau horren analisi osoa egiteke dagoela nabarmendu du.

Aurreko astean Alonso berak azaldu zuenez, Espainiako Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioa aipaturiko lege horren kontrako helegitea jartzea aztertzen ari zen, baina gaur hori gertatzea "zaila" dela zehaztu du.

Iragarpen horren berri jakindakoan "ezinegona" erakutsi zuen Eusko Jaurlaritzak eta, baieztatuz gero, "berzentralizazioak markatutako legegintzaldiaren azken traka" izango litzatekeela gaineratu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Iñigo Urkullu Hauteskundeak Euskadin Euskadiko PP bideoak Alfonso Alonso