Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Podemos Euskadiren lehendakarigai izatea aztertzen ari da Biurrun

Alderdi morearen esanetan, oraingoz epaileari bakarrik egin diote proposamena.

Garbiñe Biurrun, artxibozko argazki batean. EiTB
Garbiñe Biurrun, artxibozko argazki batean. EiTB
Garbiñe Biurrun, artxibozko argazki batean. EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Aztertzen ari naiz", aitortu du Garbiñe Biurrun epaileak. Podemos Euskadik hauteskunde autonomikoetarako lehendakarigai izateko eskaintza egin ote dion galdetu diote gaur Euskadi Irratian, eta proposamena egin egin diotela eta aztertzen dabilela erantzun du Biurrunek.

Aspalditik zebilen zurrumurrua Podemos Euskadik EAEko Auzitegi Nagusiaren Gizarte arloko presidentea hautagaitzat nahi zuela, baina orain arte, horixe zen, zurrumurrua.

Gaurkoan, baina, aukera horretaz galdetu diotenean, baieztatu egin du Biurrunek: "Beti esan dut baloratuko nuela, eta horretan ari naiz. Orain badakit Podemosen nahiko luketela ni hautagai izatea".

Biurrunen hitzetan, "laster" emango du bere erabakiaren berri, "egoera politikoa dagoen bezala egonda".

Biurruni bakarrik eskaini dio Podemos Euskadik

Podemos Euskadi alderdiko iturriek EFE albiste agentziari baieztatu diotenez, oraingoz epaileari bakarrik eskaini diote lehendakarigai izatea. Hori gorabehera, hautagaia alderdiko militanteen artean egingo duten barne hauteskundeetan aukeratu beharko dute.

Alderdi morearen esanetan, hauteskunde zerrendak erabakitzeko hauteskundeetara aurkeztu beharko da Biurrun, eta beste balizko hautagai batzuekin lehiatu beharko da. Dena dela, oraingoz, berari bakarrik egin diote proposamena.

EAEko hauteskundeetan koalizioan aurkeztea ez du baztertu Podemos Euskadik, bai Equorekin zein Ezker Anitza-IUrekin. Koalizioa izatekotan, alderdi guzti horien militanteek parte hartu beharko lukete hautagaitza erabakitzeko bozketan.

Bestalde, Podemos Euskadiko arduradunek jakinarazi dutenez, PSE-EEko kideekin bilduko dira ostiral honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Hauteskundeak Euskadin 2024 Alderdi politikoak berriak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Podemos Euskadiren idazkari nagusi ohia EAEko Auzitegi Nagusia hoy