Politika -
Hitzordua asteazkenean
Montorok ez du azalpenik emango 'Panamako paperengatik'
Ogasun ministroaren hitzetan, Diputatuen Kongresuak ez dio zertan jarduneko buruzagi bati kontrol politikoa egin behar.
Agentziak | Erredakzioa
Cristobal Montoro jarduneko Ogasun ministroa ez da datorren asteazkenean Diputatuen Kongresura joango, ‘Panamako paperengatik’ azalpenak emateko. Ogasun Batzordeak deitu zuen, baina Montororen ahotan, Ganberak ez dio zertan jarduneko buruzagi bati kontrol politikoa egin behar.
Hala, Montorok Pedro Morenes, Ana Pastor eta Jorge Fernandez Diaz alderdikideen bidea jarraituko du; izan ere, azken asteetan Kongresuko batzordeei planto egin diete ministro horiek.
Jose Manuel Soria Industria ministroak, ostera, bere garaian metalurgia edo Castor auziari buruzko azalpenak ematea baztertu bazuen ere, ‘Panamako paperengatik’ defendatzea eskatu du orain.