Politika -

Atxiloketak

Ortuzar:"Aukeratutako abokatua izatea galarazi diete preso batzuei"

Bizkaiko EAJren presidenteak esan du atxiloketak "kualifikatuak" direla, izan ere, hiru abokatu daude tartean, eta abokatua "demokraziaren euskarrietako bat" da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJren presidenteak, atzo ETArekin lotura dutelakoan egin zituzten hamar atxiloketei buruz, adierazi duenez, "aukeratutako abokatua izatea galarazi diete preso batzuei".

Ortuzarrek ETB-2ko ''Egunon Euskadi'' saioari eskainitako elkarrizketa batean azpimarratu duenez, atxiloketak "kualifikatuak" dira, izan ere, atxilotuetako hiru abokatuak dira eta abokatua "demokraziaren euskarrietako bat" da.

Atxiloketak "garrantzitsuak" dira "aukeratutako abokatua izatea galarazi baitiete preso batzuei", baina era berean, akusazioak egiazkoak direla frogatzen badute, agerian geratuko da abokatuek "bere lanbidea iruzurra egiteko erabili dutela".

EAJren buruzagiak "zuhurtzia" eskatu du Guardia Zibilaren operazioaren harira eta informazioa gehiago izan arte iritzirik ez duela emango esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea