Politika -

Gipuzkoa

Errenterian atxilotutako laguna aske utzi dute

Hala ere, epaileak pasaportea erretiratu dio eta aldian-aldian epaitegira joan beharko du. Interneten jihadismoari lotutako informazioa kontsultatzeagatik atzeman zuten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jihadismoarekin lotura zuelakoan Ertzaintzak atzo Errenterian atxilotu zuen gizonezkoa aske utzi dute gaur, epailearen aurrean deklaratu ostean.  Hala ere, pasaportea kendu diote eta aldian-aldian epaitegira joan beharko du.

Donostiako epaitegian deklaratu du gaur eta epaileak Estatutik ateratzeko debekua ezarri dio, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Atxilotutako laguna jatorriz marokoarra da eta Errenteriako Beraun auzoan bizi da. Interneten jihadismoari lotutako informazio kontsultatzen zuelako atzeman zuten, albiste-agentziek terrorismoaren kontrako borrokaren iturriak aipatuta zabaldu zutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Jihadismoa Errenteria albisteak Gaurko azken ordukoa