Politika -

1.000 egunen balantzea

Urkulluk esan du legegintzaldia ez dela amaitu eta lana duela egiteko

2020rako jarri dituen helburuen artean, estatus politiko berria, ETA behin betiko armagabetzea eta langabezia % 10etik beherakoa izatea daude, besteak beste.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria.
Gobernu programaren %90 bete dutela adierazi du lehendakariak

1:44

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak esan du legegintzaldia ez dela amaitu Gobernu Programaren 1.000 eguneko balantzearen aurkezpenarekin, eta Jaurlaritzak lanean jarraituko omen du, "asko" duelako egiteko.

Hori horrela, Urkulluk oposizioaren kritikei erantzun nahi izan die, legegintzaldia amaitutzat ematea eta "kanpainan" hastea leporatu baitio, nahiz eta ez duen hauteskunde aurrerapenik iragarri.

Urkulluk eguerdian egin du agerraldia Gasteizko Lehendakaritzan, sailburu eta goi-kargudunen aurrean, Eusko Jaurlaritzak Gobernu Programa aurkeztu zuenetik 1.000 egun igaro direnean, horren balantzea egiteko.

Etorkizuneko erronkak

Lehendakariak, hurrengo legegintzaldiari begira, estatus politiko berria lortzea, ETA behin betiko armagabetzea eta memoria historikoaren inguruan "adostasun soziala" lortzea jarri ditu helburu gisa, besteak beste.

Horrez gain, 2020an langabezia % 10etik beherakoa izatea, Barne Produktu Gordina Europar Batasuneko batez bestekoaren % 125 izatea, 'Euskadi Basque Country' proiektua garatzea eta eskola porrota % 8ra ez iristea nahi du.

Balantzea

1.000 egunen balantzeari dagokionez, Urkulluk azpimarratu du Gobernu programaren % 90a bete dutela, hitzemandako 629 ekimen jarri dituztela martxan, defizitaren helburuak bete dituela, egitasmo estrategikoen % 100a martxan dagoela, gizarte politikak bermatu dituela eta hazkundea, enplegua eta lehiakortasuna indartu dituela, "esfortzu handiarekin".

"Guk ez dugu esaten krisia amaitu dela, baina joera positiboan gaude", azaldu du. Horren harira, 2016ko lehenengo hiruhilekoan BPGk gora egin duela zehaztu du. "Orain haztea egokitzen zaigu", adierazi du, 2016a oraindik zaila izango dela eta baliabideak urriak izango direla aitortu aurretik.

Hasieran hitzemandako 29 lege proiektuetatik 23 onartu dituztela gogorarazi du, tartean Mendekotasunena, Larrialdiena, Turismoarena, Hirugarren Sektorearena, Aurrezki Kutxena, Portuena eta Lan Heziketarena.

urkullu lehendakaria 1.000 egun programa balantzea lehendakaritza efe

Urkullu, balantzearen aurkezpenean, Lehendakaritzan. Efe

Txostena egiteke dute, ordea, Poliziaren, errepresioaren Biktimen, energia iraunkortasunaren, kooperatiben, diru-laguntzen, gurtza zentroen eta kultur ondarearen lege proiektuen kasuan.

Gainera, EAJk eta EH Bilduk Udal Legea aurrera ateratzeko egin zuten akordioa azpimarratu du, "mugarri historikoa" izan delako. "Ez dugu legegintzaldia amaitu, lanean jarraitzen dugu, ez da legegintzaldiaren amaiera", berretsi du. Hori dela eta, Gobernuaren lana ez dela amaitu, eta gaurko ekitaldia balantzea besterik ez dela izan azaldu du.

Iñigo Urkulluk, biktimen esparruko politikei dagokienez, errekonozimendurako eta konponketarako neurriak aipatu ditu, 'Batera' ekimenaren harira. Memoria alorrean, berriz, Gogora Institutuaren sorkuntza eta Memoria Historikoa lantzeko programak aipatu ditu.

Oposizioaren kritikak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Lehendakaria Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaurko azken orduko albistea