Politika -

Ustelkeria PP-n

Rita Barberak ez du gogoratzen nola helarazi zizkion 1.000 euro PPri

Alderdi Popularraren senatariak aitortu du 1.000 euro eman zizkiola Valentziako PPren udal-taldeari, baina nola egin zuen ez duela ondo gogoratzen erantsi du.

Rita Barbera Valentziako alkate ohia. Artxibako irudia
Rita Barbera Valentziako alkate ohia. Artxibako irudia
Rita Barbera Valentziako alkate ohia. Artxibako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rita Barbera PPko senatariak esan du ez duela zehatz-mehatz gogoratzen nola helarazi zion Valentziako Udaleko Alderdi Popularrari 1.000 euroko txekea 2015eko hauteskunde-kanpaina finantzatzeko.

Hala adierazi du Valentziako 18. instrukzio epaitegira bidalitako idatzi batean, gaur El Pais egunkariak bere webgunean argitaratu duenez. Valentziako PPk dirua zuritu zuen ikertzen ari dira auzitegi horretan.

Hamaika orrialdeko dokumentuan, Rita Barberaren defentsak aitortzen du Valentziako alkate ohiak 1.000 euroko txekea eman ziola PPko udal-taldeari.

“Ez du zehazki gogoratzen, baina txekea barneko zerbitzua erabilita helarazi omen zion Talde Popularrari”, dio Barberaren abokatuak epaitegira bidalitako idatziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Popularra Ustelkeria politikoa azken albisteak Gaurko azken ordukoa