Politika -
PSOE-REN BILTZAR FEDERALA
PSOEko zuzendaritzak Batzorde Federala atzeratzea proposatu du
Atzerapenaren helburua sozialisten idazkari nagusia aukeratzeko prozesuak Gobernua osatzeko negoziazioak ez oztopatzea da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
PSOEko zuzendaritzak 39. Kongresu Federala atzeratzea proposatu die lurralde federazioei, idazkari nagusia aukeratzeko prozesuak Espainiako Gobernua osatzeko negoziazioak oztopatu ez ditzan. Sozialisten Kongresu Federala maiatzaren 20tik 22ra egitekoa zen.
Erabakia "aho batez" hartu dute zuzendaritzak eta lurraldeetako buruzagiek, baina PSOEko organu gorenak, hots, Batzorde Federalak izango du azken hitza.
Iturri sozialisten arabera, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak zuzendaritza elkartuko du bihar, asteartea, Batzorde Federalaren ezohiko bilera deitzeko. Ziurrenera, asteburuan izango da aipaturiko bilera hori.
Kongresu Federalaren hasierako datari (maiatzak 20-22) eustekotan, idazkari nagusirako hautagaitzak apirilaren 11tik 14ra bitartean aurkeztu beharko dira, Gobernua osatzeko negoziazioen erdi-erdian.