Politika -

Aberri Eguneko agiria

'Ezberdinen artean' eraikitako euskal estatua defendatu du ETAk

Gutxieneko beharrak asetzeko eta eskubideak bermatzeko konponbidea litzatekeela uste du.

ETAk jarduera armatua behin betiko amaitu zuela iragarri zuen 2011ko urriaren 20an. Argazkia: EiTB
ETAk jarduera armatua behin betiko amaitu zuela iragarri zuen 2011ko urriaren 20an. Argazkia: EiTB
ETAk jarduera armatua behin betiko amaitu zuela iragarri zuen 2011ko urriaren 20an. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aberri Egunaren harira, ETAk agiria argitaratu du gaur eta "denon artean eta denontzat" euskal estatua eraikitzea aldarrikatu du. Gara egunkarira bidalitako agirian, ETAk onartu du jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri eta bost urtera ez dagoela esperotako tokian, bake edo konponbide prozesu elkarrizketaturik ez dela abiarazi argudiatuta. Halaber, iraganaren autokritika egitea zin egin du.

ETAk hiritar guztiei mesede egingo dien proiektu independentista eraikitzearen aldeko apustua egiten du, herri sektoreak batzea eta aktibatzea helburu.

Halaber, ETAren esanetan, euskal estatua eraikitzea da "pertsona ororen gutxieneko beharrizanak" asebetetzeko, guztion eskubideak errespetatzeko eta "gizon eta emakumeen arteko berdintasuna" bermatzeko konponbidea. Hori dela eta, "askoren artean, ezberdinen artean", proiektu independentista egituratu beharra dagoela azpimarratu du.

Bost urte atzera begiratuta, ETAk onartu du ez dagoela esperotako tokian, ez delako bake edo konponbide prozesu elkarrizketaturik, ez estatu espainiarrarekin eta frantziarrarekin eta ezta Euskal Herriko indar politikoen artean ere. Ildo horretan eta aurrerapausoak emateko, sentsibilitate ezberdinak elkarlanean aritzeko beharra ikusten du ETAk.

"Gatazkaren ondorioak konpondu gabe daude oraindik eta korapilo nagusia den euskal preso politikoen gaiak askatu gabe jarraitzen du oraindik", gaineratu du.

Halaber, ETAren hitzetan, ez da akordio demokratikorik lortu, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen aitortzan oinarrituta egongo litzatekeena eta gatazka politikoa behin betiko gaindituko lukeena.

Bestalde, abenduaren 20ko hauteskunde orokorren emaitzak ere hizpide izan ditu ETAk bere agirian: "Zoritxarrez, Espainian ez dago aldaketa sakonak emateko nahiko indar harremanik eta bere burua ezkerrekotzat jotzen duten indarrek ez dute erabakitzeko eskubidea erdigunean lukeen akordiorik egingo". Dena den, Espainiaren "egiturak demokratitzatzeko" aukerari buruzko eztabaida zabaldu dela onartu du ETAk.

Azkenik, ETAk EAJ kritikatu du iraganaren berrikustean "iruzurra" egiteagatik eta Ibarretxeren garaitik Urkullurenera arte inboluzio bidea egiteagatik.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Aberri Eguna ETA Albisteak